Le Forum
- Tous les messages
- Nouvelle discussion
- Ajouter une réponse
- Rechercher
- Aide
- Abonnement au post
- En ce moment 216 visiteurs sur le site dont 3 connectés
- Tribune
- Forum
- Actualités
- Petites annonces
- Album Photos
Usotarako 36gr erabili izan dut beti. Grano gutxiago probatu izan dut, baina 36 rekin gustorago sentitzen naiz. 18 urte bete eta bakarrik ehizatzea izan nuenean (orain 35 ditut) perdigoi handia erabili ohi nuen, 2 eta 00 esaterako, oso urrutira jarduten bait nuen tiroka. Urteekin baina, hura ez zela ehizatzea ikusi nuen, eta orain gehiena 8 eta 7 erabiltzen ditut. Uso bati ongi sartzen utzi eta hura bakarrik botatzeak gehiago betetzen nau "bultora" tiroka jardun eta 3 botatzeak baino (hau oso pertsonala da). Kartutxoekin nahiko frikia naiz, baditut bi perdigoi tamaina ezberdinak dituztenak, 12ko perdigoidunak eta 66 gr koak ere. Gure etxean egongo dira 6000 kartutxo gutxienez.
Guztiz ados txurtxil, doble 00 tiraka aritzea ez zait bidezkoa iruditzen. Gaur dirudienez jai dago, mokoluzeren bat ea topatzen dugun paseo bat emanez. Egunon danori.
Donostialdean haize gogorra, ez birigarro, ez txoririk batez.
Uso bakar batzu bueltan kostatik, gutxi baina baju.
100 eko bando bat orain kontran, bestela ezer.
Zaharrak berri
Egunon. Usoekin zer, oraindik esperantzarik bai? Nik iada garai hauetan ez, baina auskalo, denboraldi ezohikoa izan bait da benetan. Okerrena da azken hau ia urtero esaten dugula jejeje. Gero arte!
Biharko eguna nere azkeneko esperantza!!
Usoa badago, eguraldia ere, ea animatzen diren!!!!
Ea hala den!!
Iepe, astearte aurretik ez da usorik izango, hortik aurrera ojo.....
Ados hirekin murdene7, ea asteartetik aurrera!
kaxu bihar!
Usoa mugitzen hasi dela dirudi. Oiartzun aldean ta gero Hernani traka onak entzun ditut
Harrez geroztik ixiltasuna. Bordele aldean usoa tope, ea jaisten diren.
kaixo Oñatitik. Azteartea izango da eguna.
Barkatu. Baina orain konturatu naiz euskarazko foro hau dagoela. eskerrik asko
Gaur lainoa dago, birigarro batzuk entzuten dira baino eskopeta ezin atera
Hemen antzarra bando bat, gaur lanerako edo klaserako egun hobea ehizarako baino
Xirimiri lehen ta euri jasa orain, etxera.
Zarautz aldean ezer ez, ni etxean nago baina ez da tirorik entzuten. Miseria gorria!!!
Ez da ezer, guretik ere... Laino itxia eta pasarik ez, ez txori ez ezer!
Lasarte aldetik noruntza jo dute gaur usoek? Paseak jarraitu du ala kontrari ekin diote?
Kontra goiz goizetik hasi da, 11k arte segidan. Gero egun guztian izan da, baino denbora tarte haundiekin
Uste nuen mugalari gaurkoagatik ari zela
Azkar eta ondo usoak hegan.
Momentuz uso batzuk kontran
Lenbiziko banda ederra ikusten detena Andoainen
Pasean
Beste hiru bando haundik. Uso batzuk badoaz golpe haundia izan gabe.
Joera arraroa dute, ekialdetik itsasoa bila bezela
Diotenez Leitza aldetik uso asko