Le Forum
- Tous les messages
- Nouvelle discussion
- Ajouter une réponse
- Rechercher
- Aide
- Abonnement au post
- En ce moment 285 visiteurs sur le site dont 52 connectés
- Tribune
- Forum
- Actualités
- Petites annonces
- Album Photos
Agurrak zale guztioi. Foro hau Euskeraz irekita jarraitzen dut. Denboraldi ona izan! Gaztelaniaz beren behaketak egin nahi dituztenentzat, "Nuestra PASA de Otoño - Temporada 2025" foroa irekita dago.
Usoak datoz !! ...... Informazioa Falstebotik (Suedian).
Uso migrazioaren lehen eguna !! ... 1.400 uso.
Txolomaren migrazioa ere bizkortzen ari da: 1.000 ikustaldi baino gehiago gaur, asteartea.
Txontaren migrazioa aipagarria da: 400.000 baino gehiago azken 10 egunetan.
Egun on guzier!
Egunetik goiti migrazioa asiko da! Plazer ahundibat ekin segituko zaitut!
desiratzen aitut temporada ona bat!
Eskerrik Asko Aiako-Arria Zubelzu foro hau euskaraz irekitzeagatik. Nik Berastegi eta Leitzaldean ehizatzen dut. bertako obserbazioak jarriko ditut. ea urte ona dugun!!
Berastegiko Gorosmendiko puestotatik. Eguraldi ederra, hegoaize xuabea. Txori batzuk pasatzen dira nizbehinka (pinpinak). Oraingoz ez bidigarro ez usorik.
Egun on deneri,goizian senperen lainoa,birigarroa contrapasan,gero denbora garbituda,hiru aldiz xolomak
Kaixo !!!
Irailaren 20az geroztik ez dut usorik edo txolomak ikusi. Gaur hodeietan geunden, baina zerua ireki da 10:30 tik aldera... baina badirudi beranduegi dela usoak iristeko.
Lainoa mendian eta birigarroak trukean. Lehen tiroa. Bihar arte.
Leitzako Basakabi aldera. Bidigarro batzuk ari dirá pasatzen. Uso suelto bat orain arte.
Senperen,zerua urdina, birigarroa bakar bazu contrapasan,urtzoak ta txolomak 14 tropak mementoan
Urruñatik bando haundi batzu pasan. Eta bat kontran.
Senperen,21 tropak 11h30 ak arte
Ze ona taldea euskeraz!!! Nik bizkaiatik idazten dot. Gernika ondoan aritzen naz ta eztot uste nire komentarioek hamengo gehienoi balioko dizuetenik, baña zuenak niri bai. Eskerrik asko! Gaur hiruzpalau birigarro. NASAko teleskopioekin ikusi beharrekoak. Oso altu. Haize gitxi guretzat
Leitzaldean bidigarro pasa polita izan da. Uso oso gutxi. Bakarka batzuk eta bi edo hiru banda txiki. Eguraldi itzela baino haizerik ez.
Egunsentia guztiz garbia, tenperatura freskoak eta ihintz ugari larreetan.
Zortzi uso-talde ikusi nituen 10:10 eta 11:20 artean. Gehienak 10:10 eta 10:30 artean ikusiak.
Eta kasu guztietan altitude handietan.
Senperen,12 urtzo tropak kostaldetik hurbil
Zumaiako kosta aldean tiro dexente entzuten dira
Leitzako Usategietatik. Orain arte uso banda txiki bakar bat. Ez dago bidigarrorik ere.
Usoen migrazioa jarraitzen du ...
Goizeko 9:30etan, lehenengo uso-talde handia ikusi genuen, altuera handian. Baina goizeko 10:00ak arte, txoloma talde txikiak baino ez ziren ikusi (+2+1+2+1+4). Gero, goizeko 10:30ak arte, 13 uso-talde ikusi ziren, guztiak altuera handian. Goizeko 11:30etan, mendiak isildu egin ziren, eta etxera itzuli ginen.
Senperen,haize hegoa,pasan deusik ez
Kaixo denei, nik ere mendian egonda ikusitakoa besteri heldu arazi nahiean. Ba gaur, Urnietan nintzela eta birigarro eta uso faltan, txakurrari zintzarria jarri eta buelta egin da... hiru erbi!!! bilatu dizkit. Norbaitek ba al daki erbia Gipuzkoan ehizatzea badagoen baimen berezirik gabe?
Ez pentsa arrunta denik, diputaziokoek edo ez dakit zeinek, errepoblazio bat egin dute dudarik gabe.
Senperen,bi aldiz ikusi dut urtzoak, birigarroa ez ta.deusik ez
Gaur Andoainen ezta eulirik ere. Oso lasai dago dena eta okerrena ez dela aldaketarik ikusten hurrengo egunetarako.
Bizkaiatik lauzpabozt birigarro goizian eta 10 uso inguru kontran
Birigarro ale batzuk, oso altu. Etxera.
Bizkaian, goizetik behelainoa, ezer ez momentuz
Senperen,zeru lainotsua , deusik ez
Gaur tolosan tirorik ere ez. Deus ez! Mila esker ziburuko borda informazioagaitik!
Egunon Jaizkibeletik.
Bizkaitik zerua garbi, haize gutxi eta oraindik deusik ez, ea usoren bat ikusten dugun, zorte on