Le Forum
- Tous les messages
- Nouvelle discussion
- Ajouter une réponse
- Rechercher
- Aide
- Abonnement au post
- En ce moment 34 visiteurs sur le site dont 3 connectés
- Tribune
- Forum
- Actualités
- Petites annonces
- Album Photos
Gaur usorik ez urruña aldetik, baina kaxu hurrengo asteko haizeakin oraindik gelditzen dira pasatzeko!! Iparraldetik eta hegoaldetik hemen nahi duenak komenta dezala ikusten duena.
Untsa izan!
Haize egokia bai baino eguraldi iluna da ematen dutena. Ikusi egin beharko.
Duela bi urte abenduaren 1 ean uso pase dexentekoa izan zen. Nik ikusia. Iada ez nau ezerk harritzen.
Eskerrik asko, Erlaitza, uso zaleok euskeraz idazteko gune hau zabaltzeagatik.
Inguru hauetan usotan euskeraz egin izan da historikoki, Bidasoren alde bietan.
Izan untsa !!!
hemen txori bat ere ez zeruan mementuz
Orain arte Donostiko inguruetan ez ditugu ikusi uxoak, eta birigarroak egun pare bat. Aste hau aspergarria izan da, baña asteartetik aurrera hego haize ikutua iragarri dute eta eguzki pixka bat. Ea ba behingoz agertzen diren. Oso ideia ona euskaraz idaztea, uxoak ere erdi euskaldunak dira, horrenbeste urte hemendik pasatzen!!!
Zorte on!
Egun on! usoak mugatik hurbil omen daude, ea bihar jausten diren!!
Egun on! Luzaide elurrez estalia, azken egunetan ez dugu urtsorik ikusi. Menturaz aste huntan jinen dira, baina aroa ere ez dute biziki ona emaiten.... Ikusiko!
Egun polita hego aizeakin baina usorik ez mementuz.
Nik urteko aurrenekoa bota det
Hotz latza gipuzku barnealdean, ea uso batzuk ikusteko zorteik degun! Animo!
Ez dedila izan azkena
Kostatik bando batzu kontran baina alto
Erlaitza nun zaude ehizean?
Orain bando batzu pasean
Nik oraintxe 3 bando koxkor ikusi ditut, itsasotik zijoazela
Kontran
Itziartik bando batzuk ikusten dira, pasean.
Bando haundiak oraintxe bistan, 2.
Bost bando jarraian.
Urtso saldo eder batzuk izan ditugu goiz huntan Bidarrain. Duela oren bat orai pasaia gelditu dela.
Behingoz uso batzuk ikusi dira, baina Gipuzkoan birigarro eguna izan da. Diotenez uso asko gerturatu da Larrun aldera baino giro zikin xamarra ikusita bueltatu egiten ziren. Beti badugu zerbait.
Gabon denoi. Gustora emango dizuet nere partea, euskeraz oandik eta gustoago. Ea ze kontatua izatedeun
Hazparnen milaka, ehun milaka ( milioika?...) urtso. Zoragarria!
Usua ai alda pasatzen? Benetan? Landa inguruak garbi daudela emateu baino hemendik aurrea (Urnieta) dena itxia dago... Euskaraz dabiltza kantuka gaur txoriak jejeje aupa gu
Urnietatik sekulako uso bandak pasatzen!
ITTURBI, zer hartzen dute, N1-a?
Despistatu xamarrak dabiltza, aurrera egin naian baña erdi galduta asko norabide gabe, hiruzpalau baanda Hernio aldera joan dira
Egun on! Donibane Garazi alderdian urtso ainitz, tropa handiak ikusi dira. Ez dira Luzaidetik pastu, euria hemen.
Norbaitek ikusi ditu usoak barnealdean, mugatik hegoalderuntz pasan? Ontzat ematen dute milaka uso pasa egin direla, itzuli gabe, Kinto la Urruñatik? Ez dakit ba...
Birigarro eta txori batzuk ikusi badira ere, Sakana aldetik usorik ez. ¡Eguraldia argitzeari itxoin behar!